Badator Herri Denda!
— Zirika! herri gunea (@ZirikaBilbo) November 25, 2022
10 urte parte hartzen ari garen kolektiboen borrokak ikustarazten, 10 urte beste kontsumo mota baten alde, 10 urte gabonetako opariak feminismoz, sozialismoz, ekologismoz, internazionalismoz eta askoz gehiagoz blaitzen.@ZirikaBilbo-n itxarongo zaituztegu!!! pic.twitter.com/HLBwol3Zjf
Badator, beste behin ere, Gabonetako oporren atarian egin ohi den herri denda. Herri ekimenetik sortutako mugimenduen etxea da urte osoan zehar Zirika!, eta orain, azken hamar urteetan bezala, horietako asko bilduko ditu salmenta puntu bateratuan. Liburuak eta musika egongo dira eskuragarri, baina baita beste gauza asko ere: egutegiak, arropa, apaingarriak...
Goizez 11:00etatik 15:00etara arte irekiko dute, eta arratsaldez, berriz, 16:00etatik 20:00etara.