Agertoki desberdinak bete dira Mendi Film Jaialdiaren lehenengo asteburuan

uriola.eus 2022ko abe. 12a, 18:00

Jaialdiaren lehenengo hiru egunek arrakasta izan dute eta aurkezpenaren egunean jendez beterik egon zen Euskalduna. Hainbat film proiektatu ziren ere larunbat eta igandean eta oraindik igandera arte ikusi ahalko dira zinemagile ezberidnen mendi filmak.

Mendiko zinemagintza landuko duten 59 film egongo dira jaialdiaren 15. edizioan. Euskalduna Jauregian, Sala BBKn eta Golem zinemetan emango dira. Sail Ofizialean 56 egongo dira eta 14 sari egongo dira. Bi sari berezi emango dira; WOP Mendi Film Saria Eduardo Martínez de Pisón geografoari, eta IAMF sari nagusia Michael Dillon zinemagileari. Filmez gain, lau hitzaldi eta hiru erakusketa egingo dira

Hamar egunetan zehar, 31 zinema saio prestatu dira mendia, abentura, muturreko kirol eta natura gaiei buruz. Guztietatik bi film Zabalandi lehiaz kanpoko atalean egongo dira: Abenduaren 16an 19:30ean ikusi ahalko den Everest-Sea to Summit mendi zinemagintzaren historian sarituena izandakoa eta Into the Ice. Azken hau, atzo proiektatu zuten BBK Aretoan. Lista Mendi Film Bizkaia-Ternua Beka 2022 jasotako film laburrak osatuko du. Marina García Andreu zuzendari asturiarraren Lobos filma. Abenduaren 14an ikusi ahalko da Golem aretoan 20:00etan.

BBK Mendi Film jaialdia erakusleiho handia izango da lan askorentzat eta hainbat estreinaldi egongo dira. Nazioarteko 16, Europa mailako estreinaldi bat, Espainia mailako 26 eta Euskadi mailako 7. Hasieratik 190 film aurkeztu ziren eta Euskal Herriko guztira 10 dira. Sail ofizialean guztira 14 sari emango dira: Sari Nagusia, Zuzendari Onena, Gidoi Onena, Argazkilaritza Onena, Epaimahaiaren Saria, EiTB Saria Euskarazko Film Onenari, Soinu Banda Onenaren Saria, Mendiko Film Onena, Eskaladako Film Onena, Kultura eta Natura Film Onena, Kirol eta Abentura Film Onena, Film Labur Onena, Ikusleen saria eta Gazte Saria Film Labur Onenari.

Film hauei indar handiagoa emateko puntako gonbidatuak egongo dira. IAMF Sari Nagusia irabazitako bi egon dira, Sebastián Álvaro, Alastair Lee eta horiekin batera Michael Dillon ostiralean. Halaber, beste saritu batzuk egongo dira: Jason Reid, Ignasi López eta Ana Vega, Aner Etxebarria, Alex Areizaga, Seb Montaz. Gainera atleta eta pertsonaia ezagunak hurbilduko dira Bilbora. Eskalatzaile, alpinista, abenturazale, geografo edo argazkilariak egongo dira. Will Sim abangoardiako alpinista britainiarra, Quinn Brett , Haizea Oses , Sonia Casas , Gaizka Aseginolaza abenturazale bilbotarra, Pedro Nicolás geografo madrildarra, Yhabril Moro argazkilari bilbotarra, Javier Rojas eta Yosu Vazquez , Jatyr Berasaluze , Matt Knight edo Joyleen Tugume besteak beste.

Ekintza gehigarriak

Dena ez dira filmak izango eta hauek inguruan hitz egiteko eta zinemaren arlo hau hobeto ezagutzeko hitzaldiak eta erakusketak egongo dira. Lehenengo hitzaldiarekin batera Cvcephoto 2022 deituriko erakusketa egongo da Berastegi, Diputazioa, Urquijo eta Intermodala metro irteeretan. Mendiko jardueren argazkilaritza lehiaketako 20 lan sarituak ikusi ahalko dira azaroaren 15etik abenduaren 18ra. Hego Amerikako Darwin mendilerrora eginiko espedizio zientifiko-alpinistiko euskaldunaren argazki erakusketa Itasmuseum-ean ikusi ahalko da abenduaren 1etik, urtarrilaren 8ra arte. Azkena, BBK Kunan ikusi ahalko da azaroaren 26tik, urtarrilaren 8ra arte. José María Álvarez argazkilariaren Curavacas sur: La montaña verde. Programazio guztia PDF bakar batean batuta dago.