Bi hilabete besterik ez dira falta 2023ko inauterietarako eta horregatik kartelen lehiaketarako epea zabaldu da. Urtarrilaren 7ko 23:59ra arte bidali ahalko dira lanak. Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko du eta otsailaren 17tik 21erako inauteriak iragarriko ditu. Udalaren webgunera bidali beharko dira 50cm x 70cm neurriko lanak. Bi gehienez artista bakoitzeko. Oinarriak ere, bertan kontsulta daitezke.
Aurkezten diren lanak originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira. Hautatzerako orduan dibertsitatea baloratuko da, generoa eta sexu-orientazioa, jatorria eta kultura, dibertsitate funtzionala, adina, klase soziala, gorputz mota eta abarrekoak irudikatzean. Rolak eta estereotipoak saihestea eskatzen du lehiaketak. Identifikagarri gisa Titulu edo Lema bat eduki behar dute identifikagarri gisa eta "BILBAO 2023" / "ARATUSTEAK / CARNAVALES" / "Otsailak 17-21 Febrero" esaldiak eraman beharko dituzte.
Lehiaketaren epaimahaia Jaietako Batzordeko kideak eta diseinuaren eta kulturaren arloko ordezkariek osatuko dute. Sei kartel aukeratuko dira eta publiko egin ostean urtarrilaren 16an, bozketa-aldia hasiko da, urtarrilaren 22ra arte.