Aurreko edizioetan bezala, bi modalitate daude, euskaraz eta gaztelaniazko gidoientzat. Antzezlan laburrak izan behar dute (30 min ingurukoak) eta ekoizpen errezekoak. Euskarazko gidoi irabazleak LautanHiru jaialdian estreinatuko da irakurketa dramatizatuaren formatoan eta, interesik balego, euskarazko zein gaztelaniazko gidoiek Bilboko Pabellon 6 aretoko Antzerki Arineko jardunaldietan estreinatzeko ekoizpenerako laguntza jasoko dute.
Irabazle suertatzen diren testuak Café Bar Bilbaoren webgunean argitaratuko dira, eta modalitate bakoitzean gailentzen denak 800 euroko saria eskuratuko du. Ekoizpenerako laguntza ere beste horrenbestekoa izango da.
Oinarri guztiak eta aurreko urteetako saridunak hemen ikus daitezke.