"Zer harreman dugu gainerako animaliekin? Etikoa al da euren sufrimenduaren ordezko alternatibaz beteriko gizarte batean horiek ustiatzen jarraitzea? Zer pauso eman ditzakegu eragiten diegun zapalkuntza desagerrarazteko?", galdera horiek eta beste asko plazaratuko dituzte abenduaren 17an, BAB azokaren 2. edizioan.
"Animalia-jatorriko produktuak erabili gabe bizitzea posible dela erakutsi nahi du BABek", adierazi dute antolatzaileek. Bada, egun osoan zehar % 100e begetala den janari eta edari eskaintza zabala aurkituko dute bertaratzen direnek, baita, besteak beste, artea, liburuak, ikuskizunak, informazio-mahaiak eta txikientzako gunea ere.
Horren guztiaren bueltan esparru teorikoa lantzeari ere garrantzia eman nahi izan diote. Hala, goizetik arratsaldera arte hainbat solasaldi antolatu dituzte. Jarraian ikus daiteke egitarau osoa.
Egitaraua
10:30-19:00 Azoka. Kolektiboak, artistak, tatuajeak, jan-edana, informazio-mahaiak...
10:50 BAB'22 Aurkezpena. Animalistak
11:00 Hitzaldia. La vida color frambuesa santuarioa: Mas allá de los rescates (Erreskateez harago)
12:00 Hitzaldia. Feumve: Crianza y lucha por opciones veganas en los centros educativos (Hazkundea eta hezkuntza zentoretan aukera beganoak izatearen aldeko borroka)
13:00 Hitzaldia. Oscar Horta: Un paso adelante en defensa de los animales (Urrats bat aurrera animalien defentsan)
14:00 Show Cooking. Sukaldikas: jaietako kanapeak.
14:45 Bazkalorduko pintxada
17:00 Dokumentala: Gurean. Animalien erabilera Euskal Herriko jaietan
18:00 Eztabaida. EH-ko eragileak: Jai herrikoiak, nortasuna eta animalien erabilpena