2022/12/20 19:00

Elkarretaratzea

Peruko herri langileari babesa adierazteko kontzentrazioa

Peruko herri langileari babesa adierazteko kontzentrazioa
Peruko kontsulatua, Bilbo

Kontseilu Sozialista Bilbok kontzentrazioa deitu du Peruko egoera politiko larria salatzeko eta Peruko herri langileari elkartasuna adierazteko

Bilboko Kontseilu Sozialistak kontzentrazioa deitu du bihar, abenduak 20, 19:00etan, Peruko kontsulatuaren aurrean. Elkarretaratzearen helburua Peruko gobernu berriak eragin duen egoera sozial eta politiko larria salatzea eta Peruko herri langileari elkartasuna adieraztea da. Izan ere, adierazi dute gobernuak salbuespen egoera ezarri eta kaleak militarizatu dituela, eta heren aurkako protestetan estatuaren indar armatuak manifestariak era bortitzean erreprimitzen ari direla: “hogeitik gora hildako eta milaka zauritu utzi dituzte dagoeneko”.

Zentzu horretan, ohartarazi dute oligarkia dela errepresioaren onuradun nagusia beste behin ere, eta bitartean, sektore xumeenak kaltetuak. Gainera, gogorarazi dute hau ez dela egoera berria: “hamarkada luzeetan zehar etengabea izan da sindikalisten, ikasle antolatuen, jatorrizko herrien eta bestelako sektore zapalduen aurkako jazarpena”.

Horrez gain, azpimarratu dute “burgesiaren diktadurari aurre egin eta sektore zapalduen askatasuna erdiesteko aukera bakarra estatu egiturekiko independentziaz eta sozialismoaren eraikuntzara bideratutako antolaketa politikoa dela”.