San Tomas azokak jendetza bildu du pandemia osteko itzulera handian

M.T.A. 2022ko abe. 21a, 12:50

Ekoizleek beren produktuak dotore aurkeztu dituzte, eta jende ugari bertaratu da gazta, ogia, eztia, barazkiak edo dena delakoa erosi eta taloa eta sagardoa edo txakolina dastatzera. Urte biko etenaldiaren ostean, eguraldia lagun izanda, lepo bete da Areatza ingurua.