Salatu dutenez, EAJri "ahoa betetzen zaio Bizikidetza Unitateen proiektuarekin", baina ezkutatu egiten du horrek eremu publikoan izango dituen ondorioak. "Sergio Murillo diputatua Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako buru denetik, Aldundiko kudeaketa publikoko plazen % 50 baino gehiago suntsitu dira", azpimarratu dute, eta gaineratu dute hainbat zentro itxi ere egin direla denbora-tarte horretan.
Gauzak horrela, langileen ordezkariek argitu nahi izan dute positibotzat jotzen dutela bizikidetza-unitateak sortzea, baina arlo horretan aldundiak gauzatzen duen kudeaketak eskubide urraketak dakartzala herritarrentzat, "baliabide publikoak ezabatu, zerbitzuaren kalitatea okertu, enplegu publikoa suntsitu eta lan-baldintzak okertu" egiten baititu.
Egoera horren aurrean, hiru eskaera zehatz plazaratu nahi izan dituzte:
1. Unitate eta/edo baliabide berriak sortzeak kudeaketa publikoko egoitza-plaza publikoak
suntsitzea ez ekartzea.
2. GUFEko egungo lanpostu guztiak mantentzea eta berriak sortzea, beharren arabera.
3. Langileen egungo lan-baldintzak mantentzea. Ez gaueko txanda finkoak ezartzeari edo
kategoriak ezabatzeari.