Beka honek bi urrats ditu. Batetik, sorkuntza lana bera, eta bestetik, sorkuntzaren emaitza 2024ko Loraldia Festibalaren egitarau barruan plazaratzea. Bekaren ordainsari ekonomikoa 10.000€koa izango da.
Kultur sorkuntzaren barruan arlo guztiak onargarriak izango dira: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa... Aurkez daitekeen proposamena diziplina bat edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke.
Deialdian parte hartzeko baldintzetan ezarri den moduan, sormen digitaleko proiektu bat aurkeztu behar da eta hautatua izatekotan, urte bateko epea izango da garapena burutu ahal izateko.
Bekaren eskaria eta proposamenen aurkezpena banaka edo taldeka egin daiteke eta Loraldiaren webgunean ezarrita dago prozedura.
Otsailaren hasiera arte jasoko dira proposamenak eta epaimahai profesional batek aukeratuko du zein izango den bekaren onuraduna.