Sei hilabetez, Foru Liburutegian bilduko da hainbat liburuz solastatzeko. Taldean, batetik, irakurritako liburuaz hausnartzeko. Analisia egingo da. Liburuko alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Bestetik, ikuspuntuak eta iritziak ere agertuko dira.
Izen emateak 2023ko urtarrilaren 9tik 25era. Foru Liburutegiaren webguneko formularioaren bidez soilik (www.bizkaia.eus/foruliburutegia → Kontaktatu/Tailer eta ikastaroak). Epea urtarrilaren 9ko 08:30ean irekiko da. Gehienez: 20 pertsona, izen-ematearen hurrenkeran.
Informazio zehatzagoa hemen.