Fiskaltzak kalteen delitutzat jo ditu gertakariak, eta 18 hilabeteko espetxe-zigorra eta 4.500 euroko isuna eskatu du auzipetu bakoitzarentzat.
Bilboko Talde Antimilitaristak (KEM-MOC) dei egiten die Irala auzoari eta Bilbon bizi diren pertsonei Bakearen alde eta gerraren aurka mobilizatzeko, Juan de Garayren kuartelaren existentzia salatzearekin bat eginez eta ejerzitorik gabeko mundu baten alde borrokatzeagatik auzipetutako pertsonei elkartasuna adieraziz.