“B de Bilbao” izango da Bilboko 2023ko Aratusteen irudia

uriola.eus 2023ko urt. 26a, 10:44
Argazkia: Bilboko Udala

Oscar Méndezen obra gailendu da 125 lan aurkeztu diren edizio honetan.

Otsailaren 17tik 21era ospatuko diren mozorro egunek badute dagoeneko euren ikurra. Urtarrilaren 17tik 23ra egin den bozketan, beste 5 kartel finalisten artean atera da irabazle "B de Bilbao". Bozketa prozesuan % 66 balio izan du herritarren iritziak (% 33 online emandako bozkak eta % 33 presentzialak) eta % 33 epaimahaiarenak. Atzo kartel irabazlea izendatzeko ekitaldia aurkeztu zen Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziaren eskutik.

Méndezen lanarekin batera, beste 5 kartel iritsi dira finalera: "Danza de Disfraces coloridas", "Don Diego Carnaval", "Ikonoa", "Sardinitas por aquí, Sardinitas por allá", eta "Carnacalles". Guztira, jatorri ugariko 125 obra aurkeztu dira lehiaketan: Bilbo, %12; Bizkaia, %12,8; Euskadi, %12,8; Estatua, % 56,8 eta nazioartea % 5,6.

Epaimahaiari dagokionez, honako hauek osatu dute: Itziar Urtasun, Asier Abaunza eta Carlos David Garcia zinegotziek; Iñigo Iglesias, Bilboko Konparten ordezkariak; Esmeralda Hernando, blogari eta dibulgatzaileak; Itsaso Jubeto, Txurdinagako Merkatarin Elkarteko ohorezko presidenteak eta Cristina Guezuraga, Sirope agentziaren zuzendari sortzaileak.

Azkenean, Oscar Méndez Zamorako artista atera da garaile, bilbotarren arteko bozketan zein epaimahairenean boto gehien jaso ostean. Aurtengo edizioan, herrirren parte-hartzea nabarmentzekoa izan da, guztira 2.122 boto emanez.