Etxeko Langileen Elkartearen elkarretaratzea Darucama kooperatiba eta La Cruz Azul agentziaren aurka

uriola.eus 2023ko urt. 26a, 14:00

Atzo goizean, Eusko Jaurlaritzako Lan Saileko Kontziliazio Zerbitzuaren aurrean bildu ziren langileak bi entitate hauek eskainitako lan-baldintzak salatzeko.

Darucama etxeko langileen kooperatiba bat da eta La Cruz Azul, aldiz, etxez-etxeko zaintza-zerbitzuen agentzia bat. Etxeko Langileen Elkarteak, ordea, bien itxiera eskatzeko elkarretaratze bat antolatu zuen. Izan ere, Lan Ikuskaritzak lan-eskubideei iruzur egiteko sare gisa kalifikatu dituen arren, ez du oraindik iruzurra eragozteko neurririk hartu.

Darucamak, langileak kooperatibista bezala sinarazten ditu, hain zuzen ere, zentzu askotan dagozkien baldintzak ez aitortzeko: lana, soldata, atsedena… Horietako asko, barne-erregimenean egon dira eta lana utzi nahi izan dutenean, Kooperatibak langileak salatzearekin mehatxatu ditu zaintzen ari ziren adinekoak abandonatzeagatik.

Langileetako batek adierazi duenez, 2022ko azaroaren 30ean astean 87 orduko lanaldia egiteko kontratatu zuten arren, oraindik ez diote ordaindu zor diotena. Gainera, lan egiten ari zen etxebizitza ez uzteko presioak jasotzen zituen bertan gera zedin, Kooperatibak bidalitako ordezkapen bat iritsi arte.

Hain zuzen ere, itxiera hau behin eta berriz eskatutako aldarrikapen bat denez, instituzioen geldotasuna kritikatu zuten.