Israelgo Estatuak ostegunean egindako erailketa salatzeko elkarretaratzea Bilbon

uriola.eus 2023ko urt. 30a, 15:05
Argazkia: Ecuador Etxea

10 palestinar erahil zituen Isreaelek pasa den urtarrilaren 26an, horietatik 9 Jenin hiriko errefuxiatuen kanpamendu batean (Zisjordania okupatuan).

Palestinako herriari elkartasuna adierazten dioten Bizkaiko hainbat kolektibo Arriaga Antzokiaren ondoan bildu ziren larunbatean sarraskiaren aurkako kritika aldarrikatzeko.

BDZ (Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak) Bizkaiak jakinarazi duenez, dagoeneko 30 palestinar hil dituzte aurten Israelgo okupazio indarrek, besteak beste, adinekoak eta umeak. Gainera, zentzu horretan tropa israeldarrek medikuen eta anbulantzien lanak oztopatzen dituztela gogorarazi du, euren kontra tiro eginez.

Izan ere, aipatu beharra dago egoerak azkenaldian bizi duen larritasuna. “Duela bi hilabete, Netanyahuren gobernu israeldar berriak, 1948an estatu hebrearra sortu zenetik eskuin muturrekoena, fundamentalistena eta erradikalena dena, palestinar herriaren aurkako errepresioa eta jazarpena sakonduko zela berretsi zuen”.

Testuinguru honetan, elkarteak nazioarteak erakutsi duen erantzun falta kritikatu du, gobernu eta enpresen konplizitatea aipatuta. Azkenik, Israeleko Estatuaren aldeko adierazpenen normalizazioaren kontrako aldarrikapen bat egin du, baita Estatu honen jokaeraz baliatzen diren enpresen aurkakoa ere.