2023ko Bilboko inauteriek kopla txikien lehiaketarekin izan dute abiada. Larunbateko arratsaldeko 20:00etan ospatu zen Kafe Antzokian VIII. Kopla Txikien Lehiaketa.
Saioan zehar, gai anitzei buruzko koplak entzun ahal izan ziren: gerrak etorkizunik ez dakarrela, hormonen gerra, itunpeko irakaskuntza, osasun publikoaren defentsa, gehiegizko energia gastua… Azkenean, Altxaporrue konpartsak eraman zuen lehen saria Marisaltzen lanarekin. Bertan, Marijaiaren krisi identitarioa eta pribatizazioaz kantatu zuten. Bigarren saria Hau Pittu Hau konpartsak irabazi zuen, euskaraz bizitzeko zailtasunak salatzen zituzten koplekin. Hirugarren saria Bizizaleak konpartsarentzat izan zen, udal diruetatik bizi nahi duen torero antisozial baten kopla parodikoari esker.
Bestetik, mozorro onenaren saria eta animazio onenaren saria Altxaporrue eta Uribarri konpartsentzat izan ziren, hurrenez hurren.
Aurtengo Bilboko inauterien egitaraua ikusteko, sakatu hemen.