Otsailak 15etik 17ra “Silver Film Festibala” ospatuko da Bilboko Campos Antzokian

uriola.eus 2023ko ots. 13a, 14:12
Argazkia: Bilboko Udala

Euskadin adinekoei ikusgarritasuna emateko zinemaldia Bilbon hasiko bada ere, Getxon otsailak 23tik 25era izango du jarraipena.

Jaialdia Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Amaia Agirre Getxoko alkateak aurkeztu dute gaur Bilboko udaletxean. “Silver Film Festival” publiko orori zuzendutako proposamen berritzaileak, adineko pertsonen ikusgarritasuna erraztea du helburu. Aurtengoa izango da festibalaren lehen edizioa. Ekitaldi kultural honek Marian Gerrikabeitia zuzendariak 2018an egin eta kaleratu zuen “¿A dónde vamos?” dokumentala izan du abiapuntu. Obra honetan, errealizadoreak adinez nagusi izateak zer esan nahi duen ikertu zuen.

Proeiktua EDE Fundazioak eta TU & YO Producciones-ek sustatu dute, eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko eta Getxoko Udalaren, BBK Fundazioaren eta SGAE-ren laguntza ere izan du. Jaialdia hiru ataletan egituratu da: lehena zinema erakustaldia da, 12 film luze eta film laburrekin, estatuko zein nazioarteko jatorri desberdineko gaiak, errealitateak eta fikzioak lantzen dituena.

Bigarrenik, komunikabideekin topaketak izango dira Bilbon eta Getxon, adineko pertsonen kolektiboari emandako begiradak eta tratamendua berrikusteko asmoz. Hirugarren atala, aldiz, hainbat pertsona garrantzitsurekin egingo diren jarduerek osatuko dute, hala nola, Nektarios Tavernarakis eta Patricia Boya biozientifikoekin. Azken horiek aldizkako barauaren eta autofagiaren bidez zahartzearen aurkako Europako ikerketa-ildoetako bat lantzen ari dira.