Otsailaren 18an eman zitzaion hasiera kontzertu zikloari. Dagoeneko BBK Aretoaren urteko programazioan ohiko bihurtu den kultur egitasmoa dugu Gertutik-ena.
Gaur, arratsaldeko 20:00etan, Anne Etchegoyenen txanda izango da. Iparraldeko abeslariaren “Emazte” izeneko bere azken diskaren abestiak entzuteko aukera izango da. Oholtza gainean, Etchegoyenek bi gitarristekin eta Les Voix Basques koroarekin batera ekingo dio saioari eta euskaraz, gazteleraz eta frantsesez abestuko du.
Hortaz gain, abeslariak urrian BECen ospatuko den “Ura Bere Bidean” jaialdian hartuko du parte, beste hainbat musikari euskaldunekin batera (Doctor Deseo, Sorotan Bele, Gozategi eta abar). Gainera, berriki, “Ainarak” dokumentala estreinatu du, non paper protagonista hartzen duen.
Bestetik, kontzertu zikloari Maren abeslari bilbotarrak emango dio amaiera martxoaren 10ean. “Margaritas y Lavanda” izeneko diskoa 2021ean estreinatu ostean, 20 urteko artista gazteak “Begixek” izenpean EP bat atera du duela gutxi.