Formazio-tailerrak 4 saio izango ditu, guztiak larunbat arratsaldez egingo direnak La Perrera eraikinean: apirilaren 1ean, 22an eta 29an, eta maiatzaren 6an. Izena emateko epea martxoaren 19rarte egongo da irekita Bilboko Udalaren Bilbao Gazte orrian.
15 ikaslentzako plazak eskainiko dira eta 18 eta 30 urte bitarteko gazteei dago zuzendua. Formazioan zehar, parte-hartzaileek ikus-entzunezko hizkuntza eta kontagintzako baliabideak ikasteko aukera izango dute. Amaitzeko, gazteek dokumental bat sortu, produzitu eta proiektatu beharko dute.
“Konekta Doku” programa Bilboko Udala Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean garatzen ari den “Konekta” programaren barruan sartzen da. Horrek, gazteentzako interesgarriak izan daitezkeen ekintzak garatzea du xede; baita, informazioa eta trebetasunak garatzeko aukerak eskaintzea ere.