Auzo mugimendu eta eragile sozial anitzak osasun sistema publikoaren defentsa eta haren urraketa kritikatzeko mobilizatuko dira gaur Bilboko auzoetan. Salatu dutenez, “Aitzaki ezberdinak erabilita osasungintzaren kalitatea pobretzen zuten hainbat neurri hartu izan dira urte hauetan zehar, hala nola: Deustuko EAGren gaueko arretaren itxiera, Olabeaga edo Abando moduko auzoetan zerbitzu jakinen desagerpena edo ordutegien murrizketak”.
Horren harira, hartutako murrizketa neurriek hiritarren bizi kalitatea pobretzea eta Osakidetzako langileen eskubideen urraketa eragiten dutela adierazi dute. “Orain dela hiru urte txalotzen genituen langileek, egun, lan baldintza ez duinak jasaten dituzte, batzuek, EPE batera aurkeztu behar direlarik aurrekora aprobatu duten ala ez jakin barik”.
Azkenik, osasungintza publikoa defendatzeko, Lehen Mailako Arreta indartzearen garrantzia nabarmendu du Federazioak.
Horrela, hurrengo Osasun Zentroen aurrean izango dira mobilizazioak:
19:00 Basurto, Altamira, San Gabriel eta Olabeaga.
19:00 Deusto, Arangoiti
12:00 Irala
19:00 Rekalde, Irala
19:00 Bilbo Zaharra, San Frantzisco eta Zabala
19:00 Alde zaharra
19:00 Santutxu
19:00 Uribarri (Rampa)
19:00 Otxarkoaga
19:00 Zorrotza