TAO-Bilboko langileek zerbitzua kontrolatzeko ibilgailuaren derrigortasuna salatzeko demanda bat jarri dute

uriola.eus 2023ko mar. 14a, 12:52
Argazkia: ELA Sindikatua

Langile batzordeak enpresa kudeatzailearen erabakiaren aurka protestatzeko akzio judizial guztiak aztertuko dituela iragarri du.

Bilboko kaleetan aparkalekuen antolamenduaz eta kontrolaz arduratzen den zerbitzua da TAO-Bilboko langileen ardura. Egun, Gertek enpresa da zerbitzuaren kudeaketa eramaten duena.

Hala, enpresa arduradunak “alde bakarrez” langileen jarduna kontrolatzeko ibiligailuarekin egiteko derrigortasuna ezarri duela salatu du ELA Sindikatuak: “Hain zuzen, plantillak kontrolerako ibilgailua borondatez erabiltzeari utzi, eta oinez kontrola egiteko deiaren ondotik dator enpresaren erabakia. Orain arte ez baitzen derrigorrezkoa”.

Sindikatuak adierazi duenez, ez da langileek enpresarekin duten lehen arazoa. Izan ere, “hitzarmenaren negoziazioak blokeatuta jarraitzen du, nahiz eta azken soldata taulak 2011koak izan, eta Bilbon TAOren ordenantza aldatzear den arren, enpresak ez du negoziatu nahi autoaren erabileraren baldintzen inguruan”.

Azkenik, ELAk, enpresaren inmobilismoaren aurrean, sortutako konfrontazio egoera azpimarratu zuen; etorkizunean eskura dituen akzio judizial guztiak aztertzeko asmoa erakutsita.