Jardunaldia Emakumeen Plazan ospatuko da goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara. Bilboko Udalak antolatutako jardueren artean, Saharako bizimoduaren adierazgarri den jaima baten instalazioa nabarmentzen da. Bertan, bertaratzen direnek karpa bisitatu ahal izango dute Saharako egunerokotasuna gertutik ezagutzeko, tea dastatzeko, henna eta bongo tailerretan parte hartzeko eta basamortuari buruzko ipuin kontaketez gozatzeko.
Programak udako hilabeteetan 8 eta 9 urte bitarteko ume sahararrak euskal familiekin bizitzea du xede; preseski, “basamortuko baldintza gogorretatik (50 graduraino itzalpean) aldi baterako urruntzea, hazten laguntzeko elikadura egokia eskaintzea, mediku-azterketak egitea eta euskal kulturaren eta saharar kulturaren arteko harremana sustatzea”.
Izan ere, ezin dugu ahaztu Saharar Herriak 45 urte baino gehiago daramatzala basamortuko errefuxiatuen kanpalekuetan bizirauten eta bere lurraldera itzuli ezinda. Hala, “anpaleku horietan 14 urtetik beherako 56.000 adingabe bizi dira, eta horietatik % 30ak hazkunde-defizita du klima- eta elikadura-baldintza gogorren ondorioz”.