Blas de Oterori omenaldia

uriola.eus 2023ko mar. 16a, 13:54

Argazkia: Bilboko Udala

2023ko Bilbao Poesia kultur jaialdiaren baitan, idazle bilbotarraren eguna ospatu zuten atzo Bidebarrieta Kulturgunean.

Omenaldiaren ekitaldian Amaia Gabantxok, Iosu Urkidik eta Gorka Abaunzak osatzen duten Seroie Taldeak hartu zuen parte. Aurtengoa, Bilbao Poseiaren 24. edizioa ez ezik, Blas de Oteroren lehendabiziko liburua argitaratu zeneko 80. urteurrena da. Horregatik, talde bermeotarrak “Canto Espiritual” liburuko bertso mistikoen errezitaldia eskaini zuen. Atzokoaz gain, poesia jaialdia martxoaren 23ra arte luzatuko da.

Bestetik, Bilboko Udalak atzo iragarri zuenez, maiatzaren 30era arte egongo da Blas de Otero-Angela Figuera nazioarteko poesia sarian izena emateko aukera. Lehiaketaren 16. edizioa izanik, bi modalitate desberdinetan banatzen da: euskaraz eta gaztelaniaz. Bi kasuetan, irabazlearen saria 5.500 eurokoa izango da. Parte-hartzaileei dagokionez, edozein nazionalitate edo bizilekutako egilek du parte hartzeko aukera.