Negoziario askoren ondoren, enpresak hitzarmen berria sinatzeko konpromisoa hartu bazuen ere, ez zuen hitza bete. Horrenbestez, langileek martxoaren 27tik greban dihardute.
Dirudienez, Madrildik lan egiten duen enpresa telefono dei baten bidez erabakiaren berri eman zuen, inongo azalpenik eman gabe. Hala, enpresak erantzunik ematen ez badu eta ezer ez bada aldatzen, egungo hitzarmena automatikoki luzatuko da 15 egunetik behin.
Langileek Bilboko aireportuko bi pistetako lorezaintza zerbitzuaz arduratzen dira.