17:30etan, Bilboko Diputazioaren aurrean

Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak harrera duina izateko eskubidearen aldeko elkarretaratzea egingo du, martxoaren 31n

uriola.eus 2023ko mar. 28a, 11:42

Argazkia: Ongi Etorri Errefuxiatuak

Elkarteak migratzaileen eskubideak urratzea leporatu die Udalari, Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari. Elkarretaratzea martxoaren 31rako dago deituta, 17:30etan, Bilboko Kale Nagusiko Diputazioaren aurrean.

Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak Euskal Herriko 7 herri eta hiriburutan egingo den elkarretaratzearen berri eman du gaur, hainbat gizarte erakunderekin batera. Zehazki, mobilizazio hori Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Donostian, Artean, Barakaldon eta Irunen egingo da.

Bertan, erakundeak hemen bizi diren edo iragaitzaz dauden pertsona guztien oinarrizko eskubideak errespetatzeko eskatzen du. Batez ere, etxebizitza duinik izan ez eta kalean bizi direnenak.

Horretarako, erakunde hauen laguntza izango dute: Atxuri Harrera, SOS Arrazakeria Bizkaia, Bilbo Zaharra, San Franzisko eta Zabalako taldeen Koordinadora, Novisi Elkartea, Mbolo Moye, Ecuador Etxea eta Eskubide Sozialen Karta.