Bizkaiko Correoseko langileak mobilizazioak antolatzen ari dira aste honetan zehar, enpresak Bilbon dituen egoitza desberdinetan

uriola.eus 2023ko mar. 29a, 12:49

Argazkia: UGT

UGT, CCOO, ESK, LAB eta CSIF sindikatuek zerbitzuak pairatzen duen langile falta eta prekarietatearen hazkundea salatu dute.

Bizkaiko Correosen ordezkaritza duten sindikatuek astebeteko mobilizazioei ekin zioten astelehenean, posta zerbitzua apurka-apurka hondatzen ari dela salatzeko. Okertze hori ahalbidetu duten arrazoien artean, honakoak aipatu zituzten: kontratazioan murrizketa ikaragarria izatea, prekarietatea handitzea, lanaldi partzialeko kontratuak arian-arian handitzea, eta egiturazko lanpostu hutsak, baja medikoak eta plantillan egunero gertatzen diren bestelako gorabeherak ez betetzea.

“Zerbitzuko langileen ahalegina eta profesionaltasuna gorabehera, egunero milaka bidalketa banatu gabe geratzen dira Bizkaian langilerik ez dagoelako, eta Correoseko zuzendaritzak ez du egoera hori behin betiko zuzentzeko beharrezko neurririk hartzen” adierazi dute sindikatuetako ordezkariek.

Hala, hurrengo mobilizazioak izango dira datozen egunetan:

- Martxoaren 30ean, osteguna, 8: 30etatik 9: 30etara 3. Banaketa Unitatearen aurrean, Agoitz Plazan

- Martxoaren 31n, ostirala, 8: 30etatik 9: 30etara, 6. banaketa-unitatearen aurrean, Bailen kalean

- Apirilak 3, astelehena, 8: 30etik 9: 30era, 1. banaketa-unitatearen aurrean, Mazarredo kalean