Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren aurkako sententzia “oso larritzat” jo du Euskalgintzaren Kontseiluak. Izan ere, administrazio publikoen funtzionamendua eta hizkuntzaren inposaketa salatu du kontseiluak: “Administrazio publikoek euskaraz funtzionatu ahal izatearen aurka jotzen baitu bete-betean, de facto gazteleraz funtzionatzea inposatuz”.
Nahiz eta euskalduntzeko urratsak egiten diren, egun, gaztelania da nagusi administrazio eta zerbitzu publikoetan. Hala azpimarratu baitu kontseiluak: “Tamalez, ikusten ari garenez, euskararen biziberritzean eta normalizazioaren alde hartzen den neurri bakoitzeko, epaileak agertzen dira herritarron eskubideak are gehiago murrizteko”.
Horrenbestez, Euskalgintzaren Kontseiluak sententzia horri erantzuteko deia egin dio Hezkuntza Sailari, eta berdintasun eta kohesio sozialaren alde dauden eragile politiko eta sozial guztiei. Hau da, ebazpenaren aurrean errekurtsoa aurkezteko deia.