Emakume Migratu Feministakek zaintza esparruko barne erregimenaren deuseztatzea eskatu du

uriola.eus 2023ko mar. 30a, 13:31

Gaur, etxeko langileen eta zaintzaileen nazioarteko egunean, eragileak elkarretaratzea antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren aurrean, Espainiako gobernuari “erregimen esplotatzailearen” deuseztazea eskatzeko.

Gisa honetako langileen eta emakume migranteen asoziazio desberdinek sinatutako manifestu baten bitartez antolatu du gaurko mobilizazioa eragileak. Bertan, batik bat, “Espainiako Gobernuari erregimen ustiatzaile hori indargabetzeko eskatzen diote, Mendekotasun Legearen barruan sartzeko”.

Salatu duten bezala, tankerako lanak egiten dituzten langileek lanaldi amaigabeak egitera behartuta ikusten dira, batzutan astero 70 lan egitera iritsi arte. Hala, euren mobilizazioa egitera eraman dieten arrazoiei dagokionez, hurrengoa adierazi dute: “Gobernuari barnetegien esklabo-erregimena desagerrarazteko eta Mendekotasun Legearen barruan birformulatzeko eskatzeko, gainerako langileen lan-eskubide berberak aitortuta”.

Aurretik zehaztutako aldarrikapenak gogoratuz

Bestalde, azaroaren 27an Benicassimen egin zen Zaintza eta Etxeko Langileen III. Topaketan definitu ziren eskaerak gogoratu nahi izan dituzte; esaterako, gisa honetako langileen artean dagoen emakume atzerritarren kopurua eta horiek pairatzen dituzten baldintza zaurgarriak.