ELAk jakitera eman duenez, instituzio hauetako langileek galera nabarmena izan dute euren erosteko ahalmenari dagokionez. Horregatik, “EAEko udaletako eta aldundietako plantillen lan-baldintzen etengabeko okertzearekin amaitzeko”, mobilizazio desberdinak antolatzen ari dela iragarri du Sindikatuak.
Besteak beste, hurrengoak dira aldarrikatutako edukiak:
- Azken bi urteetako galdutako eros ahalmena berreskuratzea. Eta honetaz gain azken hamarkadan galdutako eros ahalmena berreskuratzeko negoziaketa irekitzeko konpromisoa.
- Behin behinekotasuna % 6 ra jasiteko neurri errealak ezartzea.
- Erretiro sariak bermatzea.
- Berdintasun plan errealak negoziatu eta adostea.
- Arrisku psikosozialen ebaluazioa egiteko konpromisoa.
- Zerbitzu publikoak euskalduntzeko langileen euskalduntzea ahalbideratzea.
Azkenik, nahiz eta agintariek zerbitzu publiko indartsuak behar direla azpimarratu, ELAk aditzera eman du langileen lan-baldintzak okertzen ari direla. Eta, beraz, haien hitzaldiek eta eginek koherentzia falta dutela.