Gaur hasi dira gerra finantzatzeko onartzen den gastu neurrigabea salatzeko ekintzak. Hain zuzen ere, gaur goizean hainbat aktibistek ekintzekin hasi dira ‘Gastu militarrik ez’ lemapean.
Mobilizazioek estatuak gastu militarrean xahutzen duen dirutza salatzea dute helburu. Hala, 2023rako, Estatuaren gastu militarra 48.800 milioi eurotik gorakoa izango dela kalkulatzen da; kopuru hori BPGren % 4ra hurbiltzen da eta 1.051 euroko gastua da pertsona bakoitzeko.
Gaurko egunean zehar egindako mobilizazioarekin, eragozpen fiskalaren kanpainarekin bat egiteko gonbita egin dute manifestariek. Hain zuzen ere, zergen zati bat ordaintzeari uko egitera eta diru kopuru hori alternatiba eraldatzaile eta solidarioak eraikitzen diharduten ekimen herritarretara bideratzeko.
⬛️🟨⬛️ #EragozpenFiskala plataformako kide garen kolektibook Bilboko Gobernu militarrean #EkintzaZuzena ezbiolentoa egin dugu #Desobedientzia Zibileko kanpaina hau aurkezteko. #BotaKuartela #ObjeciónFiscal
— KEM-MOC BILBAO (@MOCBILBAO) April 1, 2023
👉 https://t.co/o0ySn2q2K9
👇Haria pic.twitter.com/T9JRvi8drB