ELAk antolatutako manifestazioak ehunka pertsona bildu ditu Bilbon, pentsioen erreformaren kontra. Sindikatuak azaldu duenez, Hego Euskal Herrian pentsioak hobetu daitezen jarraituko dira mobilizazioekin.
Manifestazioa Bilboko udaletxetik Moyua plazara egin dute ELAko militanteek, eta amaierako ekitaldian Mikel Lakuntza idazkari nagusiak eta Leire Gallego sindikatuko Gizarte Ekintzako arduradunak hitza hartu dute.
Lakuntza kritiko azaldu da Madrilen ordezkaritza duten alderdiekin; izan ere, EAJren eta EH Bilduren abstentzioarekin egin baitu aurrera erreformak. Idazkari nagusiaren arabera, babes horrekin bide eman diete murrizketei: “Erreforma honek ez ditu indargabetzen 2011eko murrizketak, eutsi egiten die, eta pentsio txikienen arazoak moldatu gabe jarraitzen du”. Bestetik, sindikatuko Gizarte Ekintzako arduradunak azpimarratu du gutxieneko pentsioak hilean 700 eta 800 euro artean geratuko direla.
Horrenbestez, mobilizatzen jarraitzearen aldeko deia egin dute biek “pentsio sistema publikoa defendatzeko”.
Ehunka militante batu dira Bilbon #PentsioErreforma-ren aurka
— ELA sindikatua #AktibatuLortuZaindu (@ELAsindikatua) April 4, 2023
🗣️Mitxel Lakuntza (@LakuntzaMitxel): “EAJk (@eajpnv) eta EH Bilduk (@ehbildu) 50 urtetik beherakoei pentsioak murrizteari bide eman die, eta erretiroa 67 urtetan betikotu”
📲 https://t.co/khGAE1Avb4 pic.twitter.com/tVc1bKZkSu