Aste Santua dela eta, bi orduz luzatuko da ostalaritzako lokalak ixteko ordutegia

uriola.eus 2023ko api. 5a, 11:29

Tabernen kanpoaldean edariak kontsumitzeko ordutegia, aldiz, ez da luzatuko. Artxiboko irudia.

Apirilaren 7an eta 8an, Aste Santuan, ostalaritzako lokalak ixteko ordutegia bi orduz luzatzea erabaki du Bilboko Udalak. Aldaketak lokal guztietan izango du eragina, “egunekoenetan”, “osagarrienetan" eta terrazetan izan ezik.

Horrekin batera, establezimenduen kanpoaldean edariak kontsumitzeko ordutegia ere ez da luzatuko.

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak ekitaldi eta jai handietan ordutegiak luzatzeko eskaerei emandako erantzuna da honakoa. Horiek horrela, aurten egun hauetan izango dugu ordutegi berezia:

  • Frantziako Tourrean: ekainaren 29an eta 30ean, eta uztailaren 1ean.
  • BBK Live jaialdian: uztailaren 6an, 7an eta 8an.
  • Aste Nagusian: abuztuaren 19tik, 26ra.
  • Halloween egunean: urriaren 31n.
  • Gabonen aurreko egun berezietan: azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, 2an, 7an, 8an, 9an eta 14an.
  • Gabonetan: abenduaren 15ean, 16an, 17an, 22an, 23an, 24an, 29an, 30ean eta 31n, eta urtarrilaren 4an, 5ean eta 6an.