Aste Santuan ez da TAO zerbitzurik egongo

uriola.eus 2023ko api. 5a, 12:13

Deustuko TAO makina. Artxiboko irudia

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, apirilaren 6tik 10era bitartean ez da TAO zerbitzurik egongo Bilbon.

Aste Santuan zehar ez da TAO zerbitzurik egongo. Bilboko Udalak aditzera eman duenez, apirilaren 6tik 10era izango du eragina aldaketak. Horrekin batera, apirilaren 8an ere, nahiz eta jaieguna ez izan, ez da zerbitzurik egongo, jaiegun baten osteko larunbata delako.

Bilboko kaleetan, egoiliarrek eta bisitariek agertu ohi duten aparkalekuen eskaera handia dela eta, udalak aparkalekuko plazen erabilera arautu izan du urteetan zehar. Horren helburua, bizilagunek duten aparkaleku beharraren eta ibilgailuek egin beharko luketen txandaketaren arteko oreka bilatzea izan da. Horretarako, urte osoan zehar TAO zerbitzua izan dugu astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 20:00etara.

Hala ere, jaiegunak direla eta, Aste Santuan zehar ez da TAOrik egongo.

Antolaketa geografikoa

Bilboko Udalak 15 zonalde ezberdinetan jarri zuen TAO zerbitzua martxan:

  • Abando
  • Indautxu A eta Indautxu B
  • Ametzola
  • Basurtu
  • Errekaldeberri
  • Iralabarri
  • Deustu
  • Castaños-Matiko
  • Zazpi Kaleak
  • Santutxu
  • Ibaiondo
  • Abusu
  • Ibarrekolanda
  • San Ignazio – Elorrieta