OPA Herri Plataformak Osasungintza Publikoaren aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egin du

uriola.eus 2023ko api. 5a, 15:11

OPA Herri Plataformak antolatuko manifestazioaren deialdia. Argazkia: @opaherriplataf.

Agerraldi hauek Euskadiko hiru hiriburuetan gauzatuko dira, apirilaren 22an: Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

OPA Herri Plataformak, apirilaren 22an, Osasungintza Publikoaren alde egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin du. Hauek, Euskadiko hiru hiriburuetan gauzatuko dira: Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Horrekin batera, sindikatuek maiatzak 18 eta 19rako grebak iragarri dituzte.

“Azken urteotan, kalitatezko osasun publikoa izateko eskubidea nabarmen urratu da EAEn, Osakidetzak ematen duen arretaren narriadura larrairen ondorioz”, adierazi du koordinakundeak. Egoera horren aurrean, Osasun Publikoaren defentsa aktiboan diharduten herri plataformak “mobilizatzera behartuta” daudela gaineratu du.

Manifestazio honen bitartez, Eusko Jaurlaritzak, EAJk, eta PSEk murrizketa politikak geldiaraztea exijitu nahi dute herritarrek. “180 graduko bira eman dezatela Osasungintza Publiko duin eta kalitatezko baterantz”, zehaztu du OPA Herri Plataformak.

Horrenbestez, apirilaren 22an Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo diren manifestazioetara parte hartzeko gonbitea luzatu du koordinakundeak.