Euskaltzaindia Sarako Idazleen Biltzarraren 40. edizioan izango da

uriola.eus 2023ko api. 11a, 13:19

Sarako Idazleen Biltzarra. Argazkia: Euskaltzaindia.

Ekitaldian, "Euskal idazlan eta lekukotasuna" liburuaren eta "Ziberouko Egunaria" aldizkariaren ale guztien bildumaren aurkezpenak izango ditugu.

Aurten, apirilaren 10ean eta 11n izango a Sarako Idazleen Biltzarra. 40 urte betetzen dituen egitasmoak Euskaltzaindia izango du gonbidatu. Ohikoa den moduan, erakusmahaia jarriko du polikiroldegian eta aurkezpen saioetan ere parte hartuko du.

Ekitaldiaren lehenengo egunean, goizeko 12etan, Allande Socarrosek “Euskal idazlan eta lekukotasuna” liburuaren aurkezpena izango da. Horretan, euskaltzale eta euskaltzain urgazlearen ekarpenak laburbiltzen dira. Gainera, ezagututako zenbait lankide eta adiskideen lekukoak ere bildu dira argitalpenean.

Horrekin batera, Sü Azia elkarteak argitaratutako “Armanak Üskara” edo “Ziberouko Egunaria” aldizkariaren ale guztien bilduma osoaren digitalizario-lanaren berri emango da.