BLV-ART Jaialdiaren XVII. edizioa abian jarriko du Bilboko Udalak, apirilaren 20tik 29ra. Ekitaldiak Bilbo Zaharreko hainbat guneetan arte sorkuntzako formatu berriak erakusteko helburua du. Jaialdiko jarduera guztiak doakoak izango dira, Bilborock Aretoan gauzatzen direnak izan ezik. Horiek bost euroko prezioa izango dute.
BLV-ARTek arte bizien, antzerki fisikoaren, antzerki absurduaren, antzerki parte-hartzailearen eta instalazio artistikoen proposamenak programatu ditu aste horretarako. Gainera, proposamen gehienak Bilbon ikusi hala izango dira lehen aldiz.
Horrez, gain Ainhoa Resano artistaren formatu handiko argazkiekin osatutako “ELLAS; guardianas de la ría” instalazioa aurkeztuko da jaialdian.
Kontuan izan behar da jarduera guztiak doakoak izango direla, instalazioen edukiera bete arte. Aldiz, Bilborock Aretoan aurrera eramango diren ekitaldiek bost euroko prezioa izango dute.