Sala BBK Aretoan

Euskal Herriko Txistulari Gazteen txapelketa ospatuko da apirilaren 29an

uriola.eus 2023ko api. 12a, 17:01

Euskal Herriko Txistulari Gazteen txapelketa. Argazkia: Euskal Herriko Txistulari Elkartea.

Parte hartu nahi duten txistulari, bakarlari edo taldeentzat izena emateko epea apirilaren 17ra arte egongo da zabalik. Lehiaketa Bilboko BBK Aretoan izango da.

Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eta Bilbao Musikak Euskal Herriko Txistulari Gazteen txapelketa antolatu du, apirilaren 29rako. Dagoeneko, irekita dago txapelketan parte hartzeko epea, baina apirilaren 17ra arte egongo da zabalik.

Txapelketa honetan, nahi duen edozein txistulari bakarlarik edo taldek parte hartu ahal izango du, betiere hainbat baldintza betetzen baditu. Bakarlarien kasuan, ez dute 16 urte baino gehiago izan beharko txapelketa ospatzen den egunean, eta txistua eta danbolina besterik ez dute erabili beharko.

Lehiaketa Bilboko BBK Aretoan gauzatuko da. Parte hartzeko inskripzioa, aldiz, amaiabilbao@bilbaomusika.eus helbidera bidali beharko da.

Fase bakar bat egongo da, hiru kategoriatan banatuta. Horrekin batera, sariak ezberdinak izango dira fase kategoria bakoitzeko.

A kategoria: 12 urte edo gutxiagoko bakarlaria

  • 1. saria: 250 euro, garaikurra eta txapela
  • 2. saria: 200 euro eta garaikurra
  • 3. saria: 150 euro eta garaikurra

B kategoria: 13 eta 16 urte bitarteko bakarlaria

  • 1. saria: 300 euro, garaikurra eta txapela
  • 2. saria: 250 euro eta garaikurra
  • 3. saria: 200 euro eta garaikurra

D kategoria: taldeak

  • 1. saria: 500 euro, garaikurra eta txapela
  • 2. saria: 400 euro eta garaikurra
  • 3. saria: 300 euro eta garaikurra