2022ko apirilaren 6an, IPCCren (Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldea) 6. txostena atera eta egun batzuetara, Madrilgo Diputatuen Kongresuaren aurrean indarkeriarik gabeko protesta bat egin zuten komunitate zientifikoko eta kolektibo klimatikoetako 15 kidek; ondorioz, parte hartu zutenei delitu larriak egotzi zaizkie. Horregatik, gizarte zibileko pertsonek gizarte-mugimenduekin lankidetzan, besteak beste, Zientzialarien Matxinada Euskadi eta Extinction Rebellion Bizkaia elkarretaratze bat deitu dute Arriaga Plazan.
Ekitaldian, IPCCren datuak erakutsiko dira eta manifestuaren laburpen bat irakurriko da, dagoeneko komunitate zientifiko eta akademikoko pertsona askok atxiki dutena.
Antolatzaileek adierazi dutenez, “protesta baketsua kriminalizatzen den bitartean, gobernuak ez dira beharrezko neurriak hartzen ari 2030ean batez besteko tenperatura 1,5º-tik gora igotzeak dakartzan ondorio suntsitzaileak ekiditzeko.
Halaber, antzeko protestak deitu dituzte bihar Valentzian, Bilbon, Iruñean, Zaragozan, Leonen, Granadan, Murtzian, Bartzelonan, Mallorcan, Eivissan, Madrilen eta atzerrian, Espainiako enbaxaden aurrean.