SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratze zaratatsua egin zuten ostegunean Bilboko Osasun Ordezkaritzaren aurrean. Osakidetzak bizi duen egoera salatzeko eta berehalako konponbideak eskatzeko, sindikatuek bi greba-egun deitu dituzte maiatzaren 18rako eta 19rako.
“Mahai sektoriala erabat blokeatuta dago”, adierazi du ELA sindikatuak. Izan ere, apirilaren 3an sindikatuek Sailburuari Mahai Sektorialaren bilerara joatea eskatu zieten, abenduan plazaratutako planteamenduei erantzuteko. Hala ere, eskaera formalak ez zuen erantzunik jaso.
Bitartean, Osakidetzak Lehen Arreta zerbitzuan bizi duen egoera larria azpimarratu dute sindikatuek. Horrekin batera, Osakidetzak murrizketak aplikatzea eta langileak estutze baino ez duela egiten salatu dute: “Ez dago kolektiboaren lan-baldintzak hobetzeko inolako planteamendurik. Are gehiago, langileen tratu txar sistematikoa dago”.
Egoerak okerrera egin duenez, Mahai Sektorialeko sindikatuek bi greba-egun deitu dituzte maiatzaren 18rako eta 19rako. “Osakidetzari eta Osasun Sailari borondate politikoa eskatzen diegu, propagandaz gain, osasun publikoa benetako lehentasun bihurtzeko”, gaineratu dute sindikatuek.
❌ Mahai sektoriala blokeatuta dago Osakidetzan
— ELA Osakidetza (@ELAOsakidetza) April 13, 2023
‼️ Bitartean, gero eta nabarmenagoa da Osakidetzak bizi duen egoeraren larritasuna, batez ere #LehenArreta-n
❌ @osakidetzaEJGV-k ez du beste planik murrizketak aplikatzea eta langileak estutzea baino
📲 https://t.co/NQSE51K3uS pic.twitter.com/iQUyacdGHw