Astelehenean, apirilaren 17an, hiru orduko lanuzteei ekin zieten EAEko justiziako langileek. Orduz geroztik, mobilizazio horiek mantentzeaz gain, egun osoko greba eguna iragarri dute gaurko egunerako.
LAB eta ELA sindikatuek antolatuta, aste honetako mobilizazioen bitartez hurrengo aldarrikapenak egin nahi dituzte:
- Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioekin soldatak eta erretiroak parekatzea.
- Lanpostuak baloratzeko prozesua gauzatzea, martxan dauden antolakuntzako eta eraldaketa digitaleko erreformak, bai Avantius prozesuko kudeatzaile informatikoa ezartzeagatik, bai Antolaketa Efizientziaren Lege Organikoaren Proiektuaren eskakizunengatik egondako aldaketak.
- Genero Indarkeriaren Epaitegietako langileei lansari osagarri bat aplikatzea, bakarrak nahiz mistoak izan, lanpostuak baloratu ondoren finkatu beharrekoa.
Antolatzaileek adierazi dutenez, “Azken 12 urteotan Administrazioari aldarrikapen horien berri emateko bilera ugari egin diren arren, Eusko Jaurlaritzak oraindik ez du erantzun positiborik eman, martxoaren 31ko azken bileraren ondoren”. Era berean, sindikatuek iragarri dute egoera konpondu ezean mobilizazio gehiago deituko direla.