Bilboko Konpartsak Txosnagane mendi-igoeraren XI. Ekitaldian izena emateko epea zabaldu du. Lasterketa ekainaren 10ean izango da, eta izena emateko epea ekainaren 8an amaituko da. Ibilaldi neurtu izango du eta doan izango da bikoteka, bilbokokonpartsak.eus webgunean.
Txosnagane mendia Pagasarri eta Ganekogorta mendien arteko gailurra da. Aurten berriro ere ohiko bide biak berreskuratu ditu antolakuntzak, iazkoa baztertuz. Honako hauek izango dira parte-hartzaileek izango dituzten bi aukerak:
- Lehenengoa, luzea (19,48 km - 856 metroko desnibela): Goizeko 8:15ean dokumentazioa batu eta 8:30etan San Adrian auzoko eliza paretik irtengo da.
- Bigarrena, laburragoa (14,39 km – 446 metroko desnibela): 9:15ean dokumentazioa batu eta 9:30etan hasiera emango zaio, leku beretik.
Lasterketak Atxuriko Enkarnazio plazan izango du helmuga, auzoko jaiekin bat eginez. Han bertan, parte-hartzaileek sari-banaketa eta indarrak berreskuratzeko behar den guztia izango dute.
⛰Ekainaren 12an Bilboko Konpartsek Txosnagane ekimena ospatuko dute. Sakatu estekan ekimenaren inguruko informazio gehiago ikusteko! @konpartsak https://t.co/VCsKT1kpQ3 pic.twitter.com/dtjvW8tSB8
— Bilboko Uriola (@uriolaeus) June 2, 2021