Athleticeko jokalariz osatutako Orsai taldeak badu jada abesti berria: 'Tu Estrella'. Honek ere izaera solidarioa du. Izan ere, lortzen duen diru guztia Aspanovas-entzat izango dira, minbizia duten Bizkaiko haur eta nerabeen familiak zaintzen eta laguntzen dituen elkartearentzat.
Horrela, minbizia duten haur eta nerabeentzako eta haien familientzako ingurune duina eraikitzea sustatzen duten programak bultzatu nahi ditu bandak, gaixotasuna gainditzeko prozesua erraztuz.
Abestia eta bideoklipa dagoeneko eskuragarri daude plataforma guztietan. Gainera, abestia formatu fisikoan eskuratu nahi duten pertsona guztientzat aurresalmenta bat ireki du Orsaik. CD sinpleak 10 euroko prezioa izango du, baina taldeak bere jarraitzaileentzako pack bereziak ere eskainiko ditu.