Jardunaldia ELAk Bilboko Barrainkua kalean duen egoitzan eramango da aurrera. Besteak beste, hizlariak EAEko hezkuntza legearen aurreproiektuaz, euskararen eta katalanaren egoeraz, ikusentzunezkoek hizkuntzan duten eraginaz eta ingelesa irakats-hizkuntza bihurtzeko asmoaz arituko dira goizeko 9:50etik 14:00etara.
Hona hemen ekimenaren egitaraua, hitzaldi eta parte-hartzaile bakoitzaren laburpen baten bitartez:
- Hezkuntza legearen aurreproiektuaz ELAren hausnarketa. Miren Zubizarreta Juaristi (ELAko Hezkuntza arduraduna)
- Pantailak erdaraz, gazteak euskaldundu? Izaskun Rekalde Abasolo (Pantailak Euskarazeko kidea, EHUko eta LHko irakaslea)
- Hezkuntzaren ekarpena euskararen biziberritzean. Iñaki lurrebaso Biteri (Soziologoa, EHUko irakaslea)
- La situació del Català a Catalunya ia la seua escola (aldi bereko itzulpenarekin). Jordi Martí Monllau (Irakaslea eta Intersindicaleko Hezkuntza alorreko kidea)
- El Inglés en la escuela ¿Cómo y desde qué edad? Juan Carlos Moreno Cabrera (Hizkuntzalaritza orokorreko katedradun ohia Madrilgo Unibertsitate Autonomoan)
Aforoa mugatua izango denez, bertaratu nahi duenak aurretik eman behar du izena, hona idatzira: euskarabatzordea@ela.eus