Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) “Focus Basque Country: Heterogeneous Landscapes” lana aurkeztuko du Oberhausengo jaialdian. Bertan, Maria Elorza, Asier Altuna, Laida Lertxundi, Koldo Almandoz, Maddi Barber edo Iñigo Salaberriaren filmak daude, besteak beste.
Programa hori Alemanian aurkezteko ZINEBI Etxepare Euskal Institutua, Kimuak eta Basque Audiovisual (Zineuskadi – Eusko Jaurlaritza) erakundeekin lankidetzan aritu dira, eta hiru saio aurkeztuko dira, 2014 eta 2021 artean Euskadin ekoitzitako 18 film labur dokumental, fikzio, animazio eta esperimentalez osatutakoak.
Oberhausengekoa film laburren jaialdietako dekanoa da zenbait adituen arabera. 1954an sortua, hamaika zinemagile ospetsuk parte hartu dute bere ibilbide luzean zehar: Martin Scorsese, Chantal Akerman edo George Lucas, esaterako.