ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Artxandako tuneleko langileek apirilaren 28tik 30era egingo dute greba; izan ere, Transbisak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dagoen Interbiakek Hitzarmen berria negoziatu nahi ez dutelako.
Orain dela aste batzuk, Artxandako Tuneletako langileek mobilizazioak eta greba egunak hasi zituzten. Haien helburua, Hitzarmenaren negoziazioak desblokeatzea eta beharginen baldintzen arteko aldearekin amaitzea zen.
Azken greba egunak apirilaren 15ean eta 16an izan ziren. Baina, hala ere, zuzendaritzak grebalarien funtzioak beste langile batzuekin betez grebarako eskubide urratu zuenez, ELAk berriro grebarako deia egin du. Gainera, sindikatuak iragarri du gertatutakoa Lan Ikuskaritzan eta auzitegietan salatuko duela.
Horrekin batera, langileen helburuak asetzen ez dituen hitzarmenik sinatu ezean, mobilizazioak areagotu egingo direla adierazi du sindikatuak. Gogoratu beharra dago, Interbiakek finantziatzen duen zerbitzu publikoa kudeatzen duela Transbisak, eta Interbiak Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko sozietate publiko bat dela. Hau da, diru publikoa jasotzen dutela.
📢 Hiru #greba egun gehiago #Artxanda-ko tuneletan apirilaren 2⃣8⃣tik 3⃣0⃣era
— ELA Bilbo (@ELABilbo) April 19, 2023
📲 https://t.co/kA2UFu7mfc pic.twitter.com/8g5i8yljYc