Mobilizazioa Bilboko 4 puntu ezberdinetatik irten da: Deustu, La Salveko zubia, Zabalburu eta San Mames. Hala, Moyua plazan bat egin eta gero, gosari herrikoia egin dute bertaratu diren langileek Bizkaiko Diputazioaren jauregiaren aurrean.
Mobilizazioarekin enpleguaren egonkortasuna edo ordezkapenak aldarrikatu dituzte. Era berean, Moyua plazara heltzean, zutabeek bat egin dutenean lona berdea zabaldu dute, eta patronalek, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak zaintzan eta emakumeen arteko gatazka baten aurrean duten jarrera ere salatu dute: gatazka konpontzeko, gutxieneko zerbitzuak handitzen baitituzte.
Bestalde, bihar, apirilaren 25ean, ere jarraipena izango du grebak. 11: 30ean Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean elkartuko dira grebalariak, Eusko Jaurlaritzatik igaro eta Miserikordia Egoitzako lorategietan amaituko den manifestazioa egiteko. Ibilbidean zehar, langileek eszenaratze berezia egingo dute. Erresdentzien Hitzarmenaren berpiztea antzeztuko dute, desfibriladore eta guzti, eta mozorratuta jardungo dute manifestazioan.