Sindikatuek etxebizitzaren lege berriaren mugak eta erabilera elektoralista salatzeko antolatu dute kontzentrazioa. Haien aburuz, lege honek ez baitu hobekuntzarik ekarriko, eta “fartsa” gisa baina ez dute definitu.
Horrekin batera, Etxebizitza Sindikatuek alokairuak gero eta garestiagoak direla salatu dute: “Argi daukagu alokairu guztien prezioa berehala jaitsi behar dela”. Izan ere, Kontseilu Sozialistak helarazitako datuen arabera, lege honek alokairuaren prezioaren igoera betikotzen du: % 2 aurten, eta % 3 2024an.
Horrenbestez, alternatiba bakarra alderdi parlamentarioen eraginpetik kanpo antolatu beharra azpimarratu dute. Eta, beraz, elkarretaratzea asteazkenean, 18:30ean, burutuko da Bilboko Plaza Biribilean.
π΅ #EtxebizitzaLegea | πππ₯π§π¦π πππππ§π’π₯ππππ₯π ππ
— Kontseilu Sozialista Bilbo (@Kontseilua_Bilb) April 23, 2023
Kontseilu Sozialistetako Etxebizitza Sindikatuetatik kontzentrazioa deitzen dugu asteazken honetan Bilbon.
Errentatzaileen interesak defendatzen dituen lege honen aurka, mobilizatu gaitezen! pic.twitter.com/J2AGxEV83g