Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lehen lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Horrela bada, euskararen esparruan lan egiteko interesa formalizatu da.
Horrekin batera, udaletako teknikarientzako prestakuntza eskaintza zabaldu, euskaraz argitaratutako testuen kalitatea eta ulergarritasuna hobetu, toponimiarekin eta tokiko hizkerarekin zerikusia duten ikerketetan eta proiektuetan parte hartuko dute.
Zerbitzu horiek jasotzeko, arreta berezia behar duten entitateek izango dute lehentasuna. Izan ere, lan egiteko behar adina baliabide ez izateagatik jasoko dute laguntza entitate askok.
Era berean, helburu horiek lortzeko, euskararen normalizazioaren arloan eskumena duten gainerako erakundeekin edo departamentuekin lankidetzan aritzea aurreikusten da hitzarmenean. Hala nola, Nafarroako Gobernuarekin.