Beste 13 egunez luzatuko dute Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileen greba

uriola.eus 2023ko api. 27a, 13:07

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko grebalariak ordezkatu ditu Osakidetza. Argazkia: ELA.

Sindikatuek Osakidetza greba eskubidea urratzen ari dela salatu dute, grebalariak ordezkatzen ari direlako. Apirilaren 18an hasitako grebak beste 13 greba egun izango ditu; guztira, 27.

SATSEk, ELAk, LABek, CCOOk, UGTk eta UTESEk salatu dute Osakidetza greba eskubidea urratzen ari dela grebalariak ordezkatuz. Horregatik, Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan greba deitu dute.

Sindikatuek azpimarratu dute Osakidetzak “behin baino gehiagotan” urratu dituela grebarako eskubidea, eta horrexegatik zigortuak izan direla. Horrekin batera, borroka amaitu ez dela eta Osakidetza salatzen jarraituko dutela adierazi dute sindikatuek: “Instantzia judizialetara jotzera behartuko gaituzte, langileen eskubideak defendatzeko”.

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileak apirilaren 18an hasi ziren beste greba txanda batean. Hala, beste 13 greba egun gehiago izango dituzte; guztira, 27.