Bilbobusek linea berezi bat martxan jarriko du bihar, larunbata, Bilbao Basket eta Basket Manresa partida ikustera gerturatzen diren zaleentzat. Autobus-zerbitzua Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da Bilbao Arenara joateko.
E7 linea berria 10 minuturo irtengo da Abandotik, partida hasi baino ordubete lehenagotik; hau da, 19:45etatik aurrera.
Partida amaitzean, linea berri hori Bilbao Arenatik abiatuko da Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Kasu honetan ere, 10 minuturoko zerbitzua eskainiko du.