Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak Etxebizitza Legearen aurkako mobilizazio bat antolatu zuen asteazkenean, Bilbon. Izan ere, lege horren “mugak” seinalatzeko eta neurri berriekin nagusiki alderdi politiko sozialdemokratak egiten ari diren “erabilera elektoralista” salatzeko.
Manifestazioaren bukaeran, izaera nazionaleko Etxebizitza Sindikatu bat sortuko dutela adierazi zuen Kontseilu Sozialistak; hain zuzen ere, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista.
Sindikatu berria aurkezteko ekitaldia, ekainaren 10ean gauzatuko da, Ibarrekolanda institutuan.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista aurkeztuko dute ekainaren 10ean, Bilbonhttps://t.co/YUyFhoLqrp
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) April 28, 2023